XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenean Jon maisuak zarata egin behar izan dau isiltasun apur bat lortzeko.

Danok jesarrita eta isilik gelditu garanean, azalpenak emoten hasi jaku.

Astelehenean urten eta barikura arte egongo gara.

Mendia eta hondartzea, biak dagozan toki baten egongo gara: Lekeition.

-Jon, non egingo dogu lo? -itaundu deutso Martinek.

-Ba... dendetan, jakina!

-Nik bat badaukat!

-Nik ere bai!

-Nasai, nasai -dino Jonek, barriro ere berbetan jarraituz-.

Lehenengo zenbat jende joango garan jakin behar dogu.

Gero banaketak egingo doguz: zenbat denda behar doguzan, nortzuenak eroango doguzan, nortzuk daukien horniloa eroateko moduan han janariak eta prestatzeko, eta abar.

Nik zerrenda bat egingo deutsuet jakin daizuen bakoitzak zer behar dauan jazteko eta garbitzeko: lehenengo lo egiteko zakua, gero txandala, txamarrea, botak, zapatilak, pijamea eta nezeserra.

Janari arazoa neure kontura.

Tira, bihar, zenbat eta nortzuk zoazen jakin ondoren, gauzak hobeto prestatzen hasiko gara.

Gaur gelan ezin izan dogu lan larregirik egin, hau poza daukaguna!

Etxera joateko ordua noiz helduko zain egon gara amorratzen, baimena eskatzeko.